XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danok ibilkari VICENTE BARANDIARAN.

Ibillaldi bat egin degu aurtengo martxoaren 24`an.

Donosti`ko Altza`ko Hogarretik bertako zuzendariek antolatu digute.

Urtean lau bat ibillaldi egiten ditugu eta asera eman diegu.

Bi autobus beteak.

Jendea ibiltzeko zaletan gaude.

Asko gelditu dira lekurik ez da.

Garai bateko aiton-amonak ez zuten izan orrelako poztasunik.

Guk illaren azkenean Aurrezki Kutxara buelta bat eginda, illabeterako ondo.

Kontuz ibili bear gastatzen erreza dago-ta.

Goizeko bederatzietan irten giñan.

Lenengo saioan Arantzazuraiño iritxi giñan.

Amaikak aldean bertaratuaz.

Jendea gosetuta zegoen.

Denok alde banata partidu giñan.

Guk Goiko Benta-ra igotzea erabaki genuen.

Lendik an dauzkagu ezagunak.

Urtero, Agorrea`n bixitatzen ditugu-eta.

Lenengo salda bana artu genuen eta gañetik, etxetik eramandako mokautxoa.

Botilla bat ardo ustu genuen lau lagunen artean eta barrena berotu zitzaigun arekin.

Gero, amabietan, meza zegoen eta guztiok antxe bildu giñan Amaren aurrean.

Bi eliz-gizon agertu ziran eta meza ederra eman ziguten.

Denok gustora irten giñan.

Amabi ta erdietan genuen ordua buelta artzeko.

Beti gertatzen dana, etxera zerbait ekarri nai, batek errosarioak, besteak beste zerbait.

Danak diru preskoa beren eskuetan. Orrek argitzen gaitu.

Azkenean, erdi aserre izaten gera ordurako iritxi ezinda.

Olakoetan pazientzi aundia bear da.

Batean nik utsegingo det, urrengoan besteak.

Alkarri barkatu eta adiskide etxeratu berriz alkar ikusteko pozak.

Andik Oñati`ra jeitxi giñan. Bertan peria zegoen.

Bazegon naiko aukera.

Jantzi, oñetako, urdaiazpiko, txorixo eta abar.

An bazan xoxak nun gastatua.

Ordubiak laurden gutxi arte genuen libre.

Bai jendea zintzo bildu ere, bazkaria falta bait zan. Orrek bildu arazten du.

Sabela ustu ezkero, bromak bukatzen dira.

Andik Legazpia`ra etorri giñan.

Ango Jubilatuen Hogarrean genuen bazkaria.

Zai zeuden. Ogei bat minitu beranduago iritxi giñan.

Paella leortzen asia zegoen bañan geuk gendun errua eta isil-isilik jan eta kito. Oso ondo jarria zegoen.

Galdetu nuen zein izan zan sukaldaria ura prestatu zuena eta bertako Lendakaria zala esan zidaten.

Izan nuen berarekin itzegiteko zoriona.

Esan ere esan nion egunkarian aipatzea era artako janari goxoak jartzen dituenak ondo merezia zeukala.

Orregatik egiten det au berari zorionak emanez.

Esan zidan geiegi ez pamatzeko bestela lan geiegi sukaldean izango zuela-eta.

Bañan orrek ez du izango sukaldean lan faltik orrela jana jartzen duen artean.

Ondoren ollasko errea ekarri ziguten.

Ura okindegi batean prestau zutela esan zidan.

Postrean tarta izokiarekin. Kafea eta kopa.

Puruak, usten det gure Lendakariak eraman zituala.

Ura bukatu zanean, mutil gazte bat, asi zitzaigun eskutako soñua jotzen eta asko poztu nintzan ark zeukan tajuarekin.

Jun nintzaion beregana, galdezka, ia nungotarra zan eta esan zidan Donosti`ko Loiola ballarakoa zala.

Orduan galde egin nion zenbat urte zeuzkan eta amabost zeuzkala erantzun zidan.

Ondo bada, nere ustez, amaika plazatara iritxiko da soñua jotzen.

Jendeak laister eraso zion dantzatzen.

Ango sasoia!! Ez zirudien berrogei urte genduzkanik iñork.

Soñu klaseak ere ala moduzkoak jotzen dituzte gaur.

Baziran atze aldeak ederki astindutakoak.

Ez dira izerdiarekin kejatzen beintzat.

Alkarri eltzeko bildur gutxi.

Etxera abiatzeko ordua, seiretan jarri zuten. Bañan alperrik.

Zeñek aterazi andik jendea!! Emezortzi urtekoak bezela, alkarri eltzeko pozak, geroz eta gustorago.

Gaizki bizi gerala zertarako esan?.